Aitzagako proiektuarekin bat egiteko aukera, martxoaren 4an

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 23a, 00:00

Sei urte luzez itxita egon ostean, joan den otsailaren 2az geroztik Aitzaga irekita dago berriz. Martxoaren 4rako ekitaldia eta hamaiketakoa antolatu dituzte. Hitzordua, eguerdiko 12:00etarako finkatu dute. Egun berean, Aitzagako kide egiteko aukera izango da, 15 euroko kuota ordainduta. Langabetuek eta 16-25 urte arteko ikasleek, 5 euroren truke.


Egoitza itxita, baina elkartea lanean
2006an Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz, hasiera batean bi urterako baina azkenean beste lau urtez luzatu zuen Aitzagako itxiera. Tarte horretan, herriko taberna eta egoitza itxita egon arren, Aitzaga Elkarteak lanean jarraitu du urteotan. Besteak beste, azaroaren 1eko Artisautza Azoka edota urtean zehar, beste hainbat ekimen antolatu izan dituzte.