Ezker Abertzalearen 2012rako ildo politikoa aurkezteko, herri batzarra deitu dute ostegun honetarako, otsailaren 23rako. Hitzordua, iluntzeko 19:00etarako finkatu dute Artzabalen. Usurbilgo Ezker Abertzaleak berri eman duenez, "iazko urrian Donostiako Aiete jauregian egindako Bake Konferentziak eta egun gutxira ETA erakundeak jarduera armatua bazterrean uzteko hartutako erabakiak, egoera politiko berria sortu dute Euskal Herrian. Konponbide prozesua bururaino eramateko aukera parez pare dugu, eta helburu horretara urratsez urrats iristeko bidea zehaztu du ezker abertzaleak".
Gaurko deitu duten bilkuran, urte honetarako ildo politikoa aurkeztearekin batera, bertaratzen diren herritarren iritzi eta ekarpenak jaso nahi dituzte.