Urte hasiera honetarako iragarri den 2012ko lehen udal diru-laguntza deialdia azken txanpan da jada. Astelehenera arte, otsailaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, kultur eta gizarte ongizate alorreko diru-laguntza eskariak. Aldiz, hilaren 29ra arte, kiroletakoak. Diru-laguntza hauen guztien oinarriak egunotan kaleratu ziren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean:
-Kultura eta gizarte ongizatekoak: otsailaren 3an.
-Kiroletakoak: otsailaren 6an.
Deialdi gehiago, aurrerago
Datozen hileotan, mota honetako deialdi gehiago egingo dira ordea. Aurtengoan, Usurbilgo Udalak ingurumen alorreko diru-laguntzak ere banatuko baititu. Eskaerak egiteko epea laster zabalduko da. Eta ekainean, urtean zehar aisialdiko zuzendari edo begirale titulua ateratzeko euskaraz ikastaroa egin duten 18 urtetik gorako usurbildarrek ere diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute. Modu honetan, herrian antolatzen diren Udajolas, ludoteka eta txokoetarako herritarrak prestatzea bultzatu nahi du Udalak. Ez ahaztu bestalde, ekainean bertan baita, euskaltegian ikastaroren bat egin dutenek ere laguntza eskatzeko aukera izango dutela.