Aginagako IV. Mendi Lasterketa, martxoaren 18an

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 24a, 00:00

Ohi baino lehenago, martxoaren 18an ospatuko da aurten, Aginagako IV. Mendi Lasterketa. Herrikrossa.com web orrialdea, datorren hileko hirugarren igandean ospatuko den kirol ekimena iragartzen hasia da jada. Probarako izen ematea ere zabaldu dute aipatu helbidean, 10 eurotan. Proba egunean ere, lasterkariek apuntatu ahal izango dute, 15 euro ordainduta, 9:30-10:30 artean. Lasterketa, goizeko 11:00etan abiatuko da Aginagako frontoi paretik. 14 kilometro luze dituen ibilbidea osatu beharko dute partaideek; Aginagako frontoi inguruan hasi eta bukatu, eta inguruko mendi aldea zeharkatu hain zuzen. 

Aurreko edizioen ildotik, amaieran, bertaratzen direnek hamaiketakoa doan dastatu ahal izango dute. Antolakuntzatik parte hartzera deitzen diete; ez bakarrik lasterketan irtengo direnei, baita gainerako herritarrei ere, ibilbidean zehar korrikalariak animatzera joan daitezen.