Aitzagako egitasmoarekin bat egiteko aukera, igandean

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 27a, 00:00

Aitzagaren aldeko ekimena antolatu dute, igande honetarako, martxoaren 4rako. Ekitaldia antolatu dute bertan, eguerdiko 12:00etarako. Eta ondoren hamaiketakoa dastatu ahal izango da. Hitzordu berean, herritarrek Aitzagako proiektuarekin bat egiteko izango dute, Aitzagako kide eginda. Horretarako, hilero 15 euroko kuota ordaindu beharko da, langabetuek eta 16-25 urte arteko ikasleek 5 euro. Usurbilgo Ezker Abertzaletik igandeko ekitaldira bertaratzeko gonbita egin dute. “Martxoaren 4ean Aitzagak ateak irekiko ditu ekitaldi xume bat egiteko. Sei urte ondoren guztiok elkarrekin giro onean egoteko aukera izango dugu. Ondoren, hamaiketakoa egingo dugu. Guztiok zaudete gonbidatuak!”.