Urrezko domina Oiana Blancorentzat, Varsoviako Munduko Txapelketan

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 27a, 00:00

Londoneko Olinpiar Jokoei begira, eta apirila amaierako Europako Txapelketaren aurretik, mundu mailako azken proba puntuagarria zuen Oiana Blancok Varsovian. Emaitza bikainarekin borobildu du azken hileotako jarduna; beste urrezko domina bat eskuratu baitu Usurbil Judo Klubeko kideak, 48 kiloz azpikoen mailan.


Kanporaketetan, Tombi Khumujam Devi indarra eta Ewa Konieczny poloniarra garaitu zituen Blancok. Final laurdenetan, Scarlett Gabrielli frantziarra eta finalerdietan, Bo Kyeong Jeong korearra. Final handian, mundu mailako lehen hamar judoken artean dagoen Nataliya Kondratyeva errusiarra. 

Londonerako bidean, Blancori Europa mailako txapelketa bat geratzen zaio jokatzeke; apirilaren 26tik 28ra Chelyabinsk Errusiako hiriburuan ospatuko dena.