Aurtengo estropaden denboraldia hasteko hilabete batzuk falta diren arren, errioetan egiten diren saioak ikusteko aukera dago urte garai honetan. Larunbatean, Oriako XVIII. Traineru Jaitsiera ospatu zen. Aginagako Mapil parea eta Orio lotu zituen, Euskal Herriko baina baita kanpotik etorriko traineruen parte hartzea bildu zuen kirol ekimenak. Luzera desberdinetako bi proba burutu ziren; bat Sarikola eta Orio bitartekoa, 4 kilometro luze zituena. Bestea, Mapil eta Orio artekoa, 6 kilometrotakoa. Gizonezkoen kasuan, Hondarribia "A" taldeak egin zuen denbora onena. Emakumezko taldeen artean, San Juanek. Beterano mailakoen artean, Getariak, eta jubenil zein talde mistoen artean, zarauztarrak nagusitu ziren. Sailkapen osoa, estropa.net web orrialdean.