Joko Garbiko finaletan parte hartu dute zubietarrek

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 28a, 00:00

Gipuzkoako Joko Garbiko Txapelketaren finalak ospatu ziren Zubietan. Hiru finaletik, Zubietak bi jokatu ditu, “baina aurtengoan ez da posible izan txapelarik irabaztea eta bi finalak galdu ditugu”, adierazi digu Mikel Bengoetxeak, Zubietako Pilota Elkarteko kideak. Asteburuko jardunaldiarekin, bukatutzat eman dute neguko denboraldia. Apirilean uda partekoari ekingo diote, errebotea eta joko garbi plaza librearekin.

Larunbatean jokaturiko final saioen emaitzak hauexek izan dira: 
-Infantiletan: Zubieta 6-35 Txost (Oiartzun)  
-Senior 2.maila: Behar Zana (Villabona) 18-40 Txist (Oiartzun)
-Senior 1.maila: Zubieta 26-40 Behar Zana (Villabona)