Otsailaren 23an Julen Urruzolaren aurkako finalerdian nagusitu ostean, Euskal Herriko Pilota Txapelketako final handirako sailkatu da Xabier Santxo usurbildarra. Azken partida nagusia, larunbat honetan, martxoaren 3an jokatuko du Gasteizen. Zehazkiago aipatuta, arratsaldeko 16:30etatik aurrera, Arabako hiriburuko Txukun Lakua pilotalekuan. Aurkari bizkaitar bat izango du Santxok; Urionabarrenetxea. Usurbil Kirol Elkartetik poztasun handia agertu dute, usurbildarraren lorpen honen aurrean.