Auzolan Elkarteak bilera deitu du, martxoaren 10erako

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 29a, 00:00

Joan den udazkenean Euskal Herri mailako lehen topaketak antolatu zituen Auzolan Elkarteak, bilera deitu du, martxoaren 10erako, goizeko 9:30etan asteburuan inauguruatuko den Potxoenea kultur etxean. Antolakuntzak, bertaratzen direnen artean eztabaidatuko duten dokumentu bat aurkeztuko du hitzordu horretan; “Erresilientziaren eta Garapenaren aldeko Usurbilgo Herri-Hitzarmena” izenekoa. Bertan jasotzen denez, egungo krisi orokorraren testuinguruan, ikuspegi estrategiko bateratu bat eratzeko gogoeta kolektiboa bultzatu nahi du Auzolan Elkarteak. Eragiteko honako ekintza eremuak biltzen ditu, hilaren 10ean ahotan hartuko den dokumentuak: elikadura burujabetza, energia subiranotasuna, tokiko merkataritza, tokiko txanpon-trukea, hondakinak, hezkuntza, kultura eta beste batzuk. Eremuon inguruan elkarlana bultzatuko lukeen herri hitzarmen bat adostea helburu luke, hurrengo larunbatean aurkeztu eta eztabaidatuko den dokumentu honek.