Kirol Zerbitzuen Araudi Nagusia eguneratze prozesuan da

Noaua Aldizkaria 2012ko ots. 29a, 00:00

Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak eta Usurbilgo Udalaren kirol instalakuntzak erabiltzeko baldintzak jasotzen dituen Kirol Zerbitzuen Araudi Nagusia hasieraz eta aho batez onartu zuen udalbatzak, atzo burutu zen osoko ohiko bilkuran. Gobernu taldetik berri eman zutenez, aldaketak txertatu dira araudian, baina ez dago aldaketa sakonik. Atzoko onarpenaren ostean, erreklamazio edo iradokizunak egiteko 30 eguneko epea egongo da orain. Halakorik egongo ez balitz, arautegia behin betiko onartutzat joko da.