34.184, AEK-ren zozketako zenbaki saritua

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 1a, 00:00

AEK-k antolatua zuen zozketako saria atzoko ONCE-rekin atera zen; 34.184 zenbakidun errifa baduzu, adi. Urtebetez, hilero 1.000 euro jasoko baitituzu. AEK-tik ohartarazi dutenez, "zenbakiaren jabea azaltzen ez bada, apirilaren 3an ONCE-rekin aterako den zenbakia izango da saritua. Hori dela eta, ordura arte gordeta eduki zenbakiak". Saria egokitu zaionari, zorionak helarazi nahi dizkiote AEK-tik.


Euskaltegiak, telefono zenbaki berria du
Etumeta-AEK euskaltegira deitzeko asmoa duzuenok, adi,telefono zenbakiz aldatu dute eta. Aurrerantzean beraz, euskaltegiarekin harremanetan jarri nahi duzuenok, ahaztu 943 372 001 telefono zenbaki zaharraz eta apuntatu berria, honakoa da: 607 629 379.