Urte honetako lehen bi izokinak Oria ibaian harrapatu zituzten atzo, Usurbil parean dagoen harrapatze estazioan. Gipuzkoako Foru Aldundiak komunikatu bidez berri eman duenez, bi izokinetako bat azken urteotan harrapaturiko handiena da; 89 zentimetro ditu eta 7,5 kilo pisatzen ditu. Beste urteetan, apirila edo maiatza aldera erregistratzen dira lehen sarrerak. Horregatik, lehen izokinak ohi baino goizago ailegatu direla nabarmendu dute Aldunditik. Izokinak birpopulatzeko egiten ari diren saiakerak, aurten ere emaitza onak izan ditzakeela aurreikusten dute aipatu erakundetik.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa.