Ekologistak Martxan eta Usurbiltzenek antolaturiko VI. Ekozinemaldia martxan da atzoz geroztik. Gaur eta biharko emanaldi gehiago iragarri dira. Honako hauek:
Martxoak 1, osteguna
-"SWEET CRUDE (A film about the Niger Delta)" (ordubeteko emanaldia, www.sweetcrudemovie.com gaztelaniaz): Nigerian, Nigerreko Deltaren historia, 50 urtez petrolioa erauzi izanaren giza eta ingurumen ondorioak eta Nigerreko Deltaren Emantzipazioaren Mugimendua baitan duen matxinada bateko kide gazteak. Filmak eskualdeko estatistika eta kazetaritza-sentsazionalismoaren atzean dagoen gizatasuna erakusten digu, ahotsa ematen die kaltetuei, eta publikoa benetako historia ezagutzera gonbidatzen du.
-“Amanece dignidad – voces latinamericanas frente al poder de las multinacionales” (30 min, euskaraz): duela zenbait hamarkada esaten da multinazionalak Latinoamerikara iritsitakoan aurrerakuntza sustatu eta biztanleriaren bizi-kalitatea hobetuko zutela. Aitzitik, gizarte eta ingurumen ondorio latzak sortu dituzte. Horrela bizi izan du Domingak Bolivian, Gloriak Ekuadorren eta Norquisek Venezuelan. Ondorio hauen aurrean, beren komunitateekin batera antolatu dira euren eskubideak defendatzekoo eta bizimodu duina ahalbidetuko dieten bestelako garapen ereduak exijitzeko. Hauek diran beraien istorioak.
Martxoak 2, ostirala
-"Ez hemen ez inon–ingurumen gatazkak eta erresistentziak elkarlotzen" (45 min, euskaraz): Euskal Herriak industrializazio bortitzaren eragin handia jasan du. Honen ondorioz ere, zenbait enpresa sortu ziren, egun munduko boteretsuenen artean daudenak. Haien helburu nagusia, beste enpresa transnazionalena bezala, etekinak dira, inolako kezkarik ez dutela ingurumenean eta jendartean eragiten dituzten ondorioen inguruan. Euskal Herrian aurrera daramatzagun borroka askok, badute harremanik beste leku batzuekin. Film honetan, zenbait gatazka erakusten dira (petrolio eta gas ustiapena eta ekoizpena Argentina eta Nigerian, urtegiak Brasilen…) hemengo beste batzuekin elkar lotuta.
-"Etorkizuna erraustuz" (47 min, euskeraz): Olaztiko Cementos Portland Valderribas enpresak (ondoko irudian) hondakinak erraustu nahi ditu, eta horrek alarmak piztu ditu Sakana, Goierri, Ameskoa, Lizarraldea eta Arabako Lautadan. Aditu ezberdinei egindako elkarrizketen bidez, dokumental honetan aktibitate honek pertsonen osasunarengan eta ingurunean duen eragina azaltzen da eta negozio zikin honen barnean murgiltzen da.