Hauteskunde sindikalak burutu ziren otsailaren 15ean, Victorio Luzuriaga lantegian eta CCOO sindikatuak irabazi zituen. Delegatu kopuru gehien mantentzen dituen sindikatua izaten jarraitzen du. Azkenekoz egin ziren hauteskundeetatik, LAB izan da ordea emaitzak hobetu dituen sindikatu bakarra. Gainerakoek euren ordezkaritza bere horretan mantendu dute, ESK izan ezik. Orain arte zuen ordezkari bakarra galdu baitu.
Hala, LAB bi delegatutik hiru izatera igaro da Victorio Luzuriagan, hiru ordezkaritik laura Komitean. CCOO sindikatuak lau delegatu lortu ditu, bost Komitean; ELAk bakarra, bi Komitean; eta UGT-k bi delegatu, eta bi ordezkari Komitean. Ordezkaritza indartzen ari den sindikatu bakarra da LAB. 2008az geroztik egin diren bi hauteskundeotan, ordezkari bana irabazi baitu. Aurreko hauteskundeetatik nabarmentzeko bestelako daturik ere bada; zentsoan izan den beherakada, 414tik 258ra hain zuzen. Botu emaileen kopuruak ere behera egin du; 360 izan ziren duela lau urte, aurten 212.