Eskubaloi neurketak eta judo txapelketa asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 2a, 00:00

Guztira, herriko lau eskubaloi taldeek etxean jokatuko dute asteburuan; kadete neskek, jubenil mutil eta neskek eta senior mutilek. Partidak larunbat honetan, martxoaren 3an izango dira. Eguerdiko 13:00etatik aurrera jokatuko da lehena, eta azkena, iluntzeko 19:30etan hasiko da. Hona hemen, lau partiden ordutegiak:


13:00 Kadete neskak, Diputazio Txapelketa: Usurbil K.E.-Ereintza Aguaplast.
16:30 Jubenil mutilak, Federazio Txapelketa: Usurbil K.E.-Tolosa C.F.
18:00 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Lauko Elgoibar.
19:30 Senior mutilak, 2.nazionala: Atez Ate Usurbil-Corazonistas de Vitoria.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Usurbil Judo Kluba, asteburuan Espainiako Seniorren Txapelketan
Asteburuan Iruñean ospatuko den seniorren Espainiako Judo Txapelketan parte hartuko du, Usurbil Judo Klubak. Nafarroako Unibertsitatean jokatuko dira neurketak, Arrosadiako campuseko Secuoya eraikinean. Larunbat arratsaldeko 16:00etatik aurrera emakumezkoen arteko saioak burutuko dira, eta igande goizeko 9:00etatik aurrera gizonezkoen artekoak. Honakoa da, Usurbil Judo Klubak txapelketa honetan izango duen ordezkaritza: 
-48 kg Aiora Arrillaga, Nerea Sanz.
-63 kg Maialen Zubeldia.
-60 kg Andoni Aizpurua.
-66 kg Ibai Peña.
-73 kg Aitzol Arrospide.
-100 kg Egoitz Mora.