Xabier Santxok Euskal Herriko Pilota Txapelketako finala jokatuko du bihar

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 2a, 00:00

Aginagan jokaturiko joan den asteko finalerdia irabazi ostean, Xabier Santxo usurbildarrak Euskal Herriko Pilota Txapelketako final nagusia jokatuko du larunbatean. Gasteizen erabakiko da txapela nork jantziko duen, bihar arratsaldeko 16:30etan Txukun Lakua pilotalekuan hasiko den neurketan. Bizkaitar aurkari bat izango du Santxok; Urionabarrenetxea. Usurbil Kirol Elkartetik poztasun handia agertu dute, usurbildarraren lorpen honen aurrean.

Udaberri Txapelketako partidak
Gasteizen gerta daitekeenaren zain, ordu batzuk lehenago Udaberri Txapelketari dagokion jardunaldia jokatuko da Usurbilgo frontoian. Bihar eguerdiko 12:00etatik aurrera, eskuz binakako neurketok:

Eskuz binaka Kadete 3.maila
Usurbil (Jokin Irazusta-Mikel Portularrume)-Azkoitia 2

Eskuz Binaka Nagusiak 3.Maila
Usurbil (Imanol Zinkunegi-Iker Zinkunegi)-Igeldo