Hondakinen kudeaketaz hitz egiteko, batzarra bihar Zubietan

Noaua Aldizkaria 2012ko martxoaren 2a

Zubietako Herri Batzarrak bilera irekia deitu du, larunbat honetarako, martxoaren 3rako. Berebiziko garrantzia duten zenbait gai partekatu nahi dituzte herritarrekin. Batzar irekiaren hitzordua, goizeko 11:00etarako finkatu dute Kaxkapen. Besteak beste, hondakinak hizpide izango dituzte, ahotan hartuko duten honako gai zerrendan:
-Herri Batzarraren dinamikaren berri.
-Kaxkapeko araudia eta txartelen banaketa.
-Hondakinen kudeaketa Zubietan.