"Leku bat usurbildar guztiontzat", herritarrei luzaturiko gonbit horrekin inauguratuko dute astearte honetan, martxoaren 6an, Artzabalgo jatetxea. Honenbestez, Gure Pakea elkarteak egoitza duen eraikina bere osotasunean funtzionamenduan izango da berriz ere, bihartik. Inaugurazioa, iluntzeko 19:00etatik aurrera burutuko da. Santueneako elkartearekin batera, Artzabalgo taberna eta jatetxea kudeatzeko Udalak deituriko lehiaketa prozesua amaitu ostean, irekiko da berriz Artzabalgo jatetxea. Igor Gorriti herritarrak zuzenduko du gunea. Facebook-en web orri bat ere badu Artzabalek, facebook.com/artzabal helbidearekin.