Martxoaren 8ko bertso-afarirako txartelak, salgai

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 5a, 00:00

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dugu ostegun hau, martxoaren 8a. Horren haritik, hilaren 7tik 9ra ekitaldi sorta antolatu dute herrian, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak eta herriko emakume talde batek. Tartean, martxoaren 8rako bertso-afaria, Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita bertsolariekin. Hilaren 8an, iluntzeko 20:30etatik aurrera Artzabalen ospatuko den ekitaldian gainera, Garbiñe Astiazaran herritarrak ere emakumeak hizpide dituen bakarrizketa saioa eskainiko du. Afaritarako txartelak salgai daude, Txiribogan eta Txirristran. 

Hona hemen, martxoaren 7tik 9ra antolatu den egitaraua:

Emakumeak Protagonista
Martxoak 7, asteazkena
17:00-20:00 Desiren Putzua Sutegin. Paper batean desira bat idatzi eta Sutegin egongo den putzura botatzeko aukera izango da. Trukean, piropo bat eta zozketa batean parte hartzeko zenbaki bat jasoko da.

Martxoak 8, osteguna

17:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa haurrentzat, Sutegin.
20:30
 Bertso-afaria Artzabalen:
-Garbiñe Astiazaranen bakarrizketa saioa.
-Bertsolariak: Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita. 
-Sarrerak: Txiribogan eta Txirristran salgai.

Martxoak 9, ostirala
17:00-20:00 Desiren Putzua Sutegin. Paper batean desira bat idatzi eta Sutegin egongo den putzura botatzeko aukera izango da. Trukean, piropo bat eta zozketa batean parte hartzeko zenbaki bat jasoko da.
18:00
 Brillet txapelketa Mikel Laboa plazan: 14 urtetik gorakoek parte har dezakete. Seiko taldeak osatuko dira, talde guztietan emakumeen parte hartzera bermatu behar da. 
Ondoren, eta brillet txapelketako finalaren aurretik, aerobik erakustaldia. 
23:00 Kontzertuak Mikel Laboa plazan: Urrezko muskerrak eta Ganbaraka. 
00:00 Desiren Putzuan parte hartu dutenen arteko zozketa. 
Ondoren, DJ emanaldia.

Antolatzaileak: Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea eta herriko emakume taldea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.