Nafarroako Gobernuak ez du errauste plantarik nahi

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 5a, 00:00

Errauste plantarik ez dute nahi Nafarroan, eta honenbestez, hondakinak tratatzeko bestelako aukerak aztertu asmo ditu herrialdeko Gobernuak. Modu honetan ezetza eman diote, Europar Batasuneko legedia betetzeko 2010eko hondakinen kudeaketa planean "aukera errealista bakar" gisa aurreikusten zen errausketari. PSN alderdiko idazkari nagusi eta Nafarroako Gobernuko presidenteorde Roberto Jimenezek adierazi duenez, "aukera ekonomikoagoak, gutxiago kutsatzen dutenak eta gizartearen ezezkoa jasoko ez dutenak" ikertzen ari dira. Hondakinak erraustea alternatiba bat ez dela zehazten duen legedi bat ere prestatzeko asmoa du Nafarroako Gobernuak. Modu honetan, herrialdeko Mankomunitateak errausketa ez den bestelako alternatibak bilatzera behartuko lituzkete. 300 milioiko gastua eragingo lukeen egitasmoa baztertu asmo du Nafarroako Gobernuak. Jimenezen esanetan, "kontuan ditugun bestelako aukerek ez dute halako kosturik". 


Iturria: BERRIA.

"Udarako Gipuzkoan ere bai?"
Albiste honen ildotik, Gipuzkoa Zero Zaborrek balartu duenez, "espero dezagun, Gipuzkoako erakundeek arduraz jokatu eta aurtengo udan sartzean San Joanak baina zerbait gehiago ospatu ahal izatea. Norabide onean ikusten ditugu eta hala izango delakoan gaude". Helburuak Zero Zabor behar duela gogorarazten dute.