Zubietako kartzelari loturik, harturiko konpromisoak bere horretan mantentzen dira, baina lanak geldotuko dituzte. Hala baieztatu dio Espetxeen Erakundeetako zuzendari Angel Yustek, Donostiako Udaleko alkate Juan Karlos Izagirreri. Bi aldeak, gai honi buruz hitz egiteko bi asteren buruan bilduko dira. Zubietako kartzela noiz eraikiko zain dira Martuteneko espetxea bota eta bertan, 1.200 etxebizitza inguru eraikitzeko. Lanak geldotu, eta honenbestez, atzeratzeko Espainiako Gobernuak harturiko erabakia, aipatu erakundeak dituen arazo ekonomikoei lotua dago.
Iturria: GARA.