Aitzagari babesa emateko ekitaldia burutu da

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 5a, 00:00

Hilabete bete berri da, Auzitegi Nazionalaren aginduz sei urtez itxita egon ostean, Aitzaga ireki zutenetik. Aitzagako proiektuarekin bat egiteko ekitaldia burutu zen atzo eguerdian. Herritar ugari gerturatu zen bere babesa adieraztera. Itxierako uneak gogorarazi ziren, eta Aitzagako kide egiteko aukera izan zuten herritarrek.