Potxoenea izenez ezaguna den eraikina hutsik egin ditu hainbat urte. Kaxkoan, toki ederrean kokatuta dago baina ez zuen herriarentzat inolako erabilerarik. Duela urte batzuk, kultur ekipamendu gisa aurreikusi zen udaletxean. Egitasmo hura kultur etxe berri batean hezurmamitu da.
Larunbatean egin zen kultur eraikin berriaren inaugurazioa. Mertxe Aizpurua alkateak gidatu zuen ekitaldia. Foru Aldundiaren laguntzarekin berritu da Potxoenea eraikina eta alkateak eskerrak eman zizkion Gipuzkoako Foru Aldundiari. Jarraian, Martin Garitano Ahaldun Nagusiari eman zion hitza. Maiz ekipamendu handietaz hitz egiten dela (Tabakalera, kasu) baina herrietako kultur ekimenak eta ekipamenduak ere sustatzearen alde azaldu zen.
Dantzariek eta trikitilariek alaitu zuten inaugurazio ekitaldia eta jendetza bildu zen Potxoenea barrutik ezagutu asmoz. Bertaratu zirenen artean zeuden aurreko legegintzaldiko udal ordezkariak, Nerea Erauntzetamurgil kultura zinegotzi ohia eta Xabier Mikel Errekondo alkate ohia eta egun Amaiurreko bozeramalea Madrilgo Gorteetan.