Usurbil FT-ren bidaia, bertan behera geratu da

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 7a, 00:00

Behar beste jendek izena eman ez duelako, Aste Santurako Tarragonarako antolatzen ari zen bidaia bertan behera utzi du Usurbil FT-k. Bost egunetarako egonaldia lotzen ari ziren Herrialde Katalanetan. Realak Espanyolen aurka jokatu behar zuen neurketa ere ikustekoak ziren. Aipatu moduan ordea, bidaia bertan behera geratu dela berri eman dute Usurbil FT-tik.