Uda partean ospatu ohi den Euskal Herria Zuzenean jaialdian, Usurbilgo Hotzikara musika taldeak kontzertua eskaintzeko aukera izan dezake, baldin eta behar beste babes jasotzen badute sarean. Jaialdiko antolatzaileek, antolatu duten EhrZ musika lehiaketaren baitan parte hartzen ari dira, Mikel Olasagasti, David Illarramendi, Antton Aranburu eta Beñat Arteaga. Euskal Herriko musika sorkuntza lana bultzatzeko antolatu dute ekimena. Lehiaketa honetako irabazleek hainbat kontzertutan jotzeko aukera izango dute, tartean, Euskal Herria Zuzenean jaialdian. Ostiral honetara arte, martxoaren 9ra arte, eman daiteke usurbildarren aldeko bozka. Helbide honetan: http://ehz-festibala.eu/ehrz#musika_tb. Txapelketako finalerdia, Donostiako Intxaurrondo auzoko kultur aretoan ospatuko da, hilaren 23an. 12 talde ari dira lehian.