Bihar aldarrikatuko den Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren haritik, hainbat ekitaldi antolatu dira egunotarako. Tartean, ekimen berri bat; Desiren Putzua izenekoa. Asteazken honetan zabalduko dute Sutegin. Ostiralera arte, Oiardo Kiroldegian egongo da. Desiren Putzuan parte hartzea oso erraza da. Papertxo batean norberak duen desira bat idatzi behar du, Sutegira hurbildu eta bertan egongo den "putzura" bota beharko du. Trukean, piropo idatzi bat jasoko du eta baita, zenbaki bat ere. Zenbaki horrekin, ostiral gauean, opari baten zozketan parte hartu ahal izango du.
Hitzordu hau, eta jarraian datozenak, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak eta herriko emakume talde batek antolatu ditu:
Emakumeak Protagonista
Martxoak 7, asteazkena
17:00-20:00 Desiren Putzua Sutegin. Paper batean desira bat idatzi eta Sutegin egongo den putzura botatzeko aukera izango da. Trukean, piropo bat eta zozketa batean parte hartzeko zenbaki bat jasoko da.
Martxoak 8, osteguna

17:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa haurrentzat, Sutegin.
20:30 Bertso-afaria Artzabalen:-Garbiñe Astiazaranen bakarrizketa saioa.
-Bertsolariak: Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita.
Martxoak 9, ostirala
17:00-20:00 Desiren Putzua Sutegin. Paper batean desira bat idatzi eta Sutegin egongo den putzura botatzeko aukera izango da. Trukean, piropo bat eta zozketa batean parte hartzeko zenbaki bat jasoko da.
18:00 Brillet txapelketa Mikel Laboa plazan: 14 urtetik gorakoek parte har dezakete. Seiko taldeak osatuko dira, talde guztietan emakumeen parte hartzera bermatu behar da.
Ondoren, eta brillet txapelketako finalaren aurretik, aerobik erakustaldia.
23:00 Kontzertuak Mikel Laboa plazan: Urrezko muskerrak eta Ganbaraka.
00:00 Desiren Putzuan parte hartu dutenen arteko zozketa.
Ondoren, DJ emanaldia.
Antolatzaileak: Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea eta herriko emakume taldea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.