Martxoak 8 ditu gaur, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna da. Hitzordu ugari deitu dira, ostegun eta eta ostiral honetarako. Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak eta herriko emakume talde batek antolatuta, bertso-afaria ospatuko da gaur, Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita bertsolariekin Artzabalen. Garbiñe Astiazaran herritarrak ere, emakumeak hizpide dituen bakarrizketa saioa eskainiko du bertan. Gaur arratsaldean bestalde, Ixabel Agirresarobek ipuin kontaketa saioa eskainiko du Sutegin.
Biharko berriz, kirol ekimenak eta kontzertuak antolatu dira. Hona hemen, egunotarako egitarau osoa:
Martxoak 8, osteguna
Egun osoz, Desiren Putzua Oiardo Kiroldegian. Paper batean desira bat idatzi eta Sutegin egongo den putzura botatzeko aukera izango da. Trukean, piropo bat eta zozketa batean parte hartzeko zenbaki bat jasoko da.
17:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa haurrentzat, Sutegin.
20:30 Bertso-afaria Artzabalen: -Garbiñe Astiazaranen bakarrizketa saioa.
-Bertsolariak: Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazaldegi eta Onintza Enbeita.
Martxoak 9, ostirala
Egun osoz, Desiren Putzua Oiardo Kiroldegian. Paper batean desira bat idatzi eta Sutegin egongo den putzura botatzeko aukera izango da. Trukean, piropo bat eta zozketa batean parte hartzeko zenbaki bat jasoko da.
18:00 Brillet txapelketa Mikel Laboa plazan: 14 urtetik gorakoek parte har dezakete. Seiko taldeak osatuko dira, talde guztietan emakumeen parte hartzera bermatu behar da.
Ondoren, eta brillet txapelketako finalaren aurretik, aerobik erakustaldia.
23:00 Kontzertuak Mikel Laboa plazan: Urrezko muskerrak eta Ganbaraka.
00:00 Desiren Putzuan parte hartu dutenen arteko zozketa.
Ondoren, DJ emanaldia.
Antolatzaileak: Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea eta herriko emakume taldea.
Babeslea: Usurbilgo Udala.