Herrikrossa.com web orrialdean apunta daitezke, martxoaren 18an ospatuko den Aginagako IV. Mendi Lasterketan parte hartu asmo dutenek. 10 euroren truke eman daiteke izena. Ostegun goiz honetarako, 30 lagun jada, apuntatuak zeuden. Proba egunean bertan ere, 9:30-10:30 artean izena eman ahal izango da, 15 euro ordainduta. Lasterkariek 14 kilometrotako ibilbidea osatu beharko dute, hilaren 18an. Lasterketa, goizeko 11:00etan abiatuko da Aginagako frontoi paretik eta leku berean amaituko da. Aurreko edizioen ildotik, probaren amaieran, bertaratzen direnek hamaiketakoa doan dastatu ahal izango dute. Antolakuntzatik parte hartzera deitzen diete; ez bakarrik lasterketan irtengo direnei, baita gainerako herritarrei ere, ibilbidean zehar korrikalariak animatzera joan daitezen.