Arropa berriak estreinatuz eta taldeko argazkia aterata, denboraldi berriari ekin diote Bazpi txirrindularitza eskolako kideek. Gogotsu hasi ere, zuzendaritza taldeko kideek eta txirrindulariek. Hainbat txapelketetan parte hartuko dute datozen hileotan. Haietako hitzordu bat etxean izango dute. Martxoaren 17an gaztetxoen lasterketa ospatuko da eta Usurbilen. Arratsaldeko 16:00etan hasita, Zumartegi industria gunean.
Hona hemen, denboraldi berria aurkezteko atera zuten taldeko argazkian ageri direnen izen abizenak. Ezkerretik hasita: Xabier Carbayeda, Alex Urkiola, Luis Sobejano, Harkaitz Murillo, Luis Sobejano, Boris Campoo, Xuban Errazkin, Iñigo Altuna, Luken Carbayeda, Oier Larrea, Beñat Lizaso eta Andoni Errazkin. Bizikletari eusten dagoen laukotea berriz, ezkerretik hasita: Xabier Elosegi, Beñat Carbayeda, Imanol Iribar eta Ander Altuna.