Erraustegia errefusatzea eskatu die Aldundiak oposizioko kideei

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 8a, 00:00

Zubietako errauste planta eta kartzela egitasmoak hizpide izan dira azken egunotan, ordezkari politikoen ahotan eta hedabideetan. Erraustegiari dagokionean, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek aipatu egitasmoa errefusatzea eskatu die EAJ-PNV, PP eta PSE-EE alderdiei. Nafarroako Gobernuak erabakitakoaren bidetik jarraitzea galdegien die. 


Nafarroako Gobernuak hain zuzen, hondakinak kudeatzeko alternatiba gisa aurreikusia zegoen errauste planta bat eraikitzea baztertu berri du. Ugartek poza agertu berri du, eta adierazi du ez duela ulertzen, Nafarroan PSN alderdiak harturiko erabakiaren aurrean, Gipuzkoan ere alderdi berak zergatik ez duen gauza bera egiten. Zentzuz jokatzea eskatu die Ugartek aipatu hiru alderdiei, eta gogorarazi berri duenez, "ekintzek baieztatzen dute, erraustegia ez dela beharrezkoa ezta ona ere, gipuzkoarrentzat". 

Iturria: DV.

Ezker Abertzalea pozik, kartzelako lanak eten direlako
Joan den ostiralean espainiar gobernuak Zubietako kartzelako lanak eteteko harturiko erabakiaren aurrean, poztasuna agertu du Ezker Abertzaleak. Kartzela eredu honetan oinarritzen den espetxe politika krudela errefusatu du. Euren esanetan, presoak lagundu baino haiek anulatzea bultzatzen dute eta. Gaineratu dutenez, ez da ezagutzera eman berrintegrazio sozialera bideratuko diren azpiegituren eta politiken inguruko informaziorik. Gipuzkoaren beharrei baino, Espetxeen Erakundeen beharrei erantzuten die Zubietako kartzelak. Bideragarritasun faltagatik, Abiadura Handiko Trena bezalako makroproiektuak ere laster geldiaraziko dituztela ere iragarri dute.