Euskal Herriko Duatloi zirkuituko lehen lasterketetan parte hartu dute jada, Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeko kideek. Denboraldi berriari ekin diote beraz. Besteak beste, Eibarren ospatu den txapelketan parte hartu dute bilguneko 8 kideek eta aipatzekoak dira, kirolari taldetik berri eman dutenez, lortu dituzten emaitzak; taldeka bigarren postuan sailkatu zen Baxurde Txiki eta gizonezkoen mailan, Iñaki Añorgak hirugarren amaitu zuen. Gainera, Añorga bera eta Mikel Otaegi Euskadiko selekzioarekin Espainiako Duatloi Txapelketan parte hartzera doaz. Baxurde Txikitik berri eman dutenez bestalde, aldaketak izan dituzte bilgunean. Bi kideek triatloi taldea utzi dute, baina 2012ko denboraldirako beste hiru kide berri fitxatu dituzte: Aitzol Arrospide, Josu Vazquez eta Iñigo Sasiain. Ondoko irudian ageri dira Baxurde Txikiko kideak.
Irudia: Baxurde Txiki.