Eskubaloi eta pilota partida bana, asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 9a, 00:00

Herriko kirolari taldeak partaide dituzten jarduera desberdinetako denboraldiak aurrera doaz. Asteburuan neurketa gehiago jokatuko dira. Eskubaloia eta pilotari dagokionean, partida bana jokatuko da Usurbilen. Biak ere larunbat eguerdi eta arratsalde partean. Pilotari lotuta, Udaberri Txapelketako partida jokatuko dute usurbildarrek. Eskubaloi taldeko senior nesken taldeak Jarrilleras taldea hartuko du etxean. Hona hemen, iragarriak dauden hitzorduen zehaztasunak:

ESKUBALOIA
17:00
Senior neskak, Euskal Liga "A": Atez Ate Usurbil-Jarrilleras.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.

PILOTA
Ordua:
12:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Eskuz Binaka Nagusiak, 1.maila: azken laurdenak
Usurbil (Iñaki Lizaso-Laurent Erreka)-Intza