Euskarazko film laburren emanaldia igandean, NOAUA!-ren eskutik

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 12a, 00:00

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak, lekuan lekuko elkarte desberdinekin euskarazko film laburren emanaldiak antolatu dituzte, tartean Usurbilen, NOAUA! Kultur Elkartearen bidez. Laburbira izeneko saioaz gozatzeko aukera izango da aurten ere, igande honetan, martxoaren 18an, iluntzeko 19:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Sarrera doan. Apirilaren 3ra arte 30 saioko Euskal Herri mailako zirkuitua osatuko duen bederatzigarren edizio honetan, guztira, zortzi ikus-entzunezko eskainiko dira. Honakoak:

Filmak:
-HEMEN NAGO. 2010 (13´ 45´´) Maialen Sarasua.
-ZEINEK GEHIAGO IRAUN. 2011 (12´) Gregorio Muro.
-URREZKO ERAZTUNA. 2011 (7´) Jon Garaño.
-IZENA DUENA. 2011 (9´) Joseba Uberuaga (Benito Ansola Bekak 2011).  
-OHE AZPIKO ZERA. 2011 (13´) David Zabala eta Paul Urkijo.
-KANTUKA-REVOLTA PERMANENT. 2011 (3´) Kultur Kabia. Izarren distira.
-INSTALACION. 2010 (14´ 22´´) Xoxe Diaz. 
-ABERRIA. 1961 (15´) Gotzon Elortza.