Usurbilgo Euskal Kanu Taldeko kideek asteartero burutu ohi duten entsegu saioa, berezia izango da martxoaren 20an, Mikel Markez abeslariak parte hartuko baitu. Ekitaldia, astearteroko deialdiak bezala, irekia izango da, edonork parte hartu ahal izango du. Hitzordua ohikoa izango da; kantuzaleak, asteartero 18:30etan Udarregi Ikastolako musika gelan bildu ohi dira.
Zuberotarrekin, martxoaren 31n
Hilabeteko azken larunbatean burutu ohi duten kantu-jira saioa ere berezia izango da martxoan. Hilaren 31n hain zuzen, Nafartarrak taldekoekin batera antolatu dute hitzordua. Zuberotarrak gonbidatuko dituzte kantu saiora. Idoki eta Azkorria gazta ekoizleek beren esperientziaren berri eman eta euren ekoizpena, euren gazta dastatu ahal izango da. Kantura-jira ospatuko da gero eta eguna borobiltzeko, afari herrikoia.