Herriko taldeen kontzertuek borobildu dute Martxoaren 8a

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 12a, 00:00

Urrezko Muskerrak eta Ganbaraka taldeek ostiral gauean Mikel Laboa plazan eskaini zuten kontzertuarekin amaitu dira aurtengoz, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunari lotuta Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak eta herriko emakume talde batek antolatu dituzten ekitaldiak. Inoiz baino hitzordu gehiago deitu dira aurten, Martxoaren 8aren harira, eta nabarmentzeko moduko harrera izan dute. Desiren Putzuak bezala. Bertso-afarirako salgai jarri zituzten txartelak agortu ziren, kirol ekimenen artean programatua zegoen brillet txapelketara ere talde ugari animatu ziren, edota aipatu herriko musika taldeek eskaini zituzten kontzertuak ikustera ere herritar ugari gerturatu ziren. Aldarrikapena eta jaia beraz, biak uztartu dira Usurbilen, aurtengo Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna zela eta.