Pil-pilean den hondakinen kudeaketaren gaiari lotuta, azken egunotan adierazpen desberdinak burutu dituzte ordezkari politikoek. Hondakinak erraustu eta errauste planta eraikitzearen aurka agertu da Eusko Alkartasunako ordezkari Peio Urizar. Hondakinak kudeatzeko sistema eraginkor baten aldekoa da bera, "zabor gutxiago, kutsadura gutxiago, eta ahalik eta gehien birziklatuko duen" eredu baten aldekoa da hain zuzen. Erosotasuna ez, etorkizun hobea lehenetsi behar dela eta gizartea gai honetan inplikatu behar dela gaineratzen du Urizarrek. Hondakinen kudeaketari loturiko gaia Gipuzkoan modu desberdinetan bizi izan da bere esanetan, baina argitu duenez EA utzi eta Hamaikabat sortu zuten ordezkari politikoak dira errauste planta defendatu izan dutenak.