Mobilizazioak deitu dira eskualdean, martxoaren 29rako greba orokorrari begira

Noaua Aldizkaria 2012ko martxoaren 13a

Espainiako Gobernuak onartu berri duen lan erreformaren aurka, sindikatu guztiek greba orokorra antolatu dute martxoaren 29rako. 24 orduko lan uztera deitu dute Hego Euskal Herrian; ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT-LKN, EHNE eta Hiruk. Baita CCOO eta UGT-k ere. Azken bi sindikatuok, hilaren 29rako greba orokorra deitu dute baita, estatu espainiarrean. 

Martxoko azken ostegunari begira, sindikatuek lehen mobilizazioak finkatu dituzte jada. Buruntzaldean, ELA-k eta LAB-ek, langileen arteko batzarrak, auto karabanak edota manifestaldiak antolatzekotan dira. Joan den ostiralean, eskualdeko bi sindikatuok eskaini zituzten agerraldi banatan, honako hitzorduok iragarri zituzten datozen asteotarako:

ELA
Martxoak 21, asteazkena 
10:00/18:00 Herri batzarra Hernanin, “Buruntzaldeko langile, langabetu, ikasle, erretiratu zein beste edozeinentzako”.

LAB
Martxoak 23, ostirala 
19:00 Manifestazioa Lasarten, Okendo plazatik abiatuta. 

Martxoak 27, asteartea 
Eskualde osoko igaroko den auto karabana, Hernanitik abiatuta.
 
Ondoan, 2010eko ekainaren 29an deituriko greba orokorraren eguneko Kaxkoko irudia.