Etumeta AEK euskaltegiak tailer berri bat antolatu du, martxoaren 20rako; ukenduen ingurukoa. Berri eman dutenez, "hanturak, kolpeak, muskulu arazoak... sendatzeko". Bi orduko saioa izango da, aipatu moduan hilaren 20an, euskaltegiko egoitzan bertan. Iluntzeko 19:00etatik 21:00etara eskainiko du tailerra, Itziar Salegik. Izen ematea irekita dago. Interesdunek Kale Nagusia, 43 behera helbidera jo dezakete; bestela deitu, 607 609 379 telefono zenbakira; edo idatzi, usurbil@aek.org helbidera. Apuntatzeko epea, ostiral honetan, martxoaren 16an itxiko dute. Saioan parte hartzeagatik, 3 euro ordaindu beharko dira. Ondoko irudian, berbena, ukendu askotan erabili ohi den osagaia.