Uda honetan ere, Peñaloscintoseko (Errioxa) kanpaldira joateko aukera izango da Ziortza Gazte Elkartearen eskutik. Bi txanda egingo dituzte aurten. Lehena, uztailaren 3tik 15era, eta DBH-ko ikasleei zuzendua egongo da. Bigarrena, LH 5-6 mailetako ikasleentzat, uztailaren 15etik 22ra. 10-16 urte arteko gaztetxoei zuzendutako aisialdi eskaintzarako izen ematea zabaldu dute jada. Orriak, Sutegin, Oiardo Kiroldegian eta apaiz etxean eskura daitezke. Orriak beteta, apaiz etxeko bulegoan utzi beharko dira edo email bidez bidali, ziortzage@gmail.com helbidera. Apuntatzeko epea martxoaren 30ean itxiko dute.