Igande honetan, martxoaren 18an, Aginagan ospatuko den IV. Mendi Lasterketarako 51 lagunek izena emana zuten astearte goiz honetan. Apuntatzeko epeak irekita jarraituko du egunotan, herrikrossa.com web orrialdean, 10 euroren truke. Proba egunean bertan ere, 9:30-10:30 artean izena eman ahal izango da, 15 euro ordainduta. Lasterkariek 14 kilometrotako ibilbidea osatu beharko dute, hilaren 18an. Lasterketa, goizeko 11:00etan abiatuko da Aginagako frontoi paretik eta leku berean amaituko da. Aurreko edizioen ildotik, probaren amaieran, bertaratzen direnek hamaiketakoa doan dastatu ahal izango dute. Antolakuntzatik parte hartzera deitzen diete; ez bakarrik lasterketan irtengo direnei, baita gainerako herritarrei ere, ibilbidean zehar korrikalariak animatzera joan daitezen.