Herri ekimeneko euskal hedabideen ordezkariek agerraldia egin dute gaur Andoainen, sektorearen diagnostikoa eta aurrera begirako erronkak biltzen dituen dokumentua berretsi eta jendaurrean aurkezteko. Guztira, 48 hedabideren ordezkariek sinatu dute agiria. Tartean, NOAUA! aldizkariak.
Negozio eredua, lan baldintzak, kalitatea, lehiakortasuna, ikerketa eta elkarlana, etorkizunerako gakoak izango direla ondorioztatu dute. Diagnostikoa abiapuntu moduan hartuta, erakundeei hausnarketa mahai bateratuak osatzeko deia egin diete.