Hitzaldi, tailer, irteera edota bazkari batekin ospatuko dute herritar helduek, Gure Pakea Elkarteak hilabete amaierarako antolatu duten Jubilatu Astea. Martxoaren 26tik apirilaren 1era, hitzordu desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute. Osasun alorra jorratuko duen hitzaldi batek abiatuko du Jubilatu Astea. Jose Antonio Arteagak, bihotza eta birikak hizpide hartuta hainbat argibide eskainiko ditu Artzabalen. Erlaxatzeko tailerrean ere parte hartu ahal izango dute adineko herritarrek. Ixabel Agirresarobek ere ipuin kontaketa prestatu du Jubilatu Asterako. Ekintza hauek guztiak, Artzabalen burutuko dira.
Baina Gure Pakea Elkartetik kanpo ere beste zenbait ekimen lotu dituzte. Usurbildik Donostiara oinez joateko irteera antolatu dute. Gipuzkoako hiriburuan bazkalduko dute, Kai alde jatetxean; 10 euroko menua. Ordainketak, datorren astelehena, martxoaren 19a baino lehen egin beharko dira. Hilaren 19rako izen eman beharko da baita, Jubilatu Astea borobilduko duen bazkarirako. Aialde Berri sagardotegian ospatuko da otordua, apirilaren 1ean. Bazkideek 20 eurotan bazkaldu ahalko dute, gainerako jubilatuek 26 euro ordainduta.
Egunezko eguneko ekitaldien berri, web orrialde honetako Agenda atalean jaso daiteke.