Dirua eta salerosketarik gabeko azokaren edizio berria ate joka dugu jada; martxoaren 25ean ospatuko da, herritarren adostasunean oinarrituriko tratua, berrerabilera eta trukea ezaugarri nagusi izango dituen ekimena. Trukalariak taldekoek antolaturiko Truke Azokaz ari gara. Hitzordua ohikoa izango da. Goizeko 10:00etatik aurrera Txokoalden ospatuko da, jada laugarren ediziora ailegatu den ekimena. Aurrekoetan bezala, truke plaza, denbora eta ezagutza trukea, bazkaria, trikitilariak, informazio gunea eta antolakuntzatik diotenez, "norberak ekartzen duen umorea!" izango dira Txokoalden. Herritarrek parte hartze zuzena izango dute bertan. Trukerako postuak ere jarri ahal izango dituzte eta.