Eibarren talde kideak eta taldea bera lehen postuetan sailkatu ostean, joan den asteburuan Oñatin jokaturiko Gipuzkoako Txapelketan ere emaitza bikainak lortu ditu Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak. Distantzia motzeko proba honetan, lehenik partaideek 10 kilometro egin behar zituzten korrika, jarraian beste 40 kilometro bizikleta gainean, eta azkenik beste 5 kilometro lasterka. Baxurde Txikiko lau kideek parte hartu zuten larunbatean jokaturiko proba honetan; Paco Rabanok, Iban Maritxalarrek, Jon Carbayedak eta Iñaki Añorgak. Taldetik berri eman dutenez, Añorgak laugarren amaitu zuen, eta bigarren sailkatu zen gipuzkoarren artean. Jon Carbayedak hirugarren amaitu zuen beteranoen mailan eta taldeka, Baxurde Txiki bosgarren sailkatu zen, eta Eibarren bezala, bigarren Gipuzkoako Txapelketan. Triatloi taldekoek sasoiko ekin diote, denboraldi berriari.