Sei ekitaldirekin dator, aurtengo VIII. Soinurbil Musika Astea

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 15a, 00:00

Zumarte Musika Eskolak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko musikari eskainitako astea ate joka dugu; datorren asteartean abiatuko da Soinurbil ekimenaren zortzigarren edizioa. Sei ekitaldiz osaturiko egitarauarekin dator, martxoaren 20an hasi eta hilaren 25era arte luzatuko den aurtengo musika astea. Oraingoan ere, musika ardatz nagusia arren, diziplina eta formatu desberdinetako emanaldiak tartekatuko dira. Ikuskizun, abesbatzen eta musika eskolen emanaldi edota erakustaldiak besteren artean. Hemen, deituak dauden hitzordu nagusiak, informazio zehatzagoa web orrialde honetako agendan:

Martxoak 20, asteartea 
18:00 “Musika tresnen fabrika” ikuskizuna Sutegiko auditorioan.

Martxoak 21, asteazkena 
18:30 Organo erakustaldia Salbatore elizan.

Martxoak 22, osteguna 
18:30 Loatzo Musika Eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan.

Martxoak 23, ostirala 
20:30 De Mode Quartet Taldearen emanaldia Sutegiko auditorioan.

Martxoak 24, larunbata 
20:00 Donosti-Ereski abesbatzaren emanaldia Salbatore elizan.

Martxoak 25, igandea
Garinoaingo Musika Banda: 11:30 Kalejira. 12:30 Emanaldia frontoian. 

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.