Etumeta AEK euskaltegiak tailer berri bat antolatu du, martxoaren 20rako, ukenduen ingurukoa eta bihar itxiko dute izen ematea. Berri eman dutenez, "hanturak, kolpeak, muskulu arazoak... sendatzeko". Bi orduko saioa izango da, aipatu moduan hilaren 20an, euskaltegiko egoitzan bertan. Iluntzeko 19:00etatik 21:00etara eskainiko du tailerra, Itziar Salegik. Interesdunek Kale Nagusia, 43 behera helbidera jo dezakete; bestela deitu, 607 609 379 telefono zenbakira; edo idatzi, usurbil@aek.org helbidera. Apuntatzeko epea, ostiral honetan, martxoaren 16an itxiko dute. Saioan parte hartzeagatik, 3 euro ordaindu beharko dira. Ondoko irudian, berbena, ukendu askotan erabili ohi den osagaia.