Mendeku Itxuaren kontzertua bihar, Donostiako Guardetxe Aretoan

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 16a, 00:00

Donostiako Urgull mendian joko du Mendeku Itxua talde usurbildarrak, larunbat honetan, martxoaren 17an. Centinela, Hiverland eta Ilungara taldeekin batera izango dira Ixak Arruti, Ander Aizpurua, Iñigo Roteta eta Martin Larrañaga, iluntzeko 19:30etatik aurrera. Guardetxe Aretoan eskainiko dute kontzertua. Sarrerak, 12 eurotan eskura daitezke aldez aurretik, honako lekuotan: Donostirock, Txiki, Zunbeltz, Minuto Y _, Pacha eta Chopper tabernan. Edota 15 eurotan egunean bertan. 


Irudia: Ibai Arrieta.