Eskubaloia eta txirrindularitzari loturiko hitzorduak, asteburuan

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 16a, 00:00

Bazpi Txirrindularitza Eskolak urteroko gaztetxoen lasterketa antolatu du larunbat honetarako, martxoaren 17rako, Zumartegi industrialdean. Lasterketa, arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Gogotsu ekin berri diote denboraldiari, Bazpiko kideek. Oraingoan, aipatu moduan, etxean dute asteburuko hitzordu nagusia. 


Bi usurbildar, Espainiako Duatloi Txapelketan
Espainiako Duatloi Txapelketan ospatuko da larunbat arratsaldean Burgosen. Bertan izango dira bi usurbildar; Iñaki Añorga eta Mikel Otaegi. Euskadiko selekzioarekin batera doaz estatu mailako txapelketan parte hartzera.

Eskubaloi partidak
Asteburu honetan ere, eskubaloi partiden eskenatoki nagusia izango da Oiardo Kiroldegia. Neurketa bana jokatuko dute herriko hiru taldeek, bihar eguerdi eta arratsalde partean. Hona hemen, partida hauen ordutegiak:

13:00 Kadete neskak, Diputazio Txapelketa: Usurbil K.E.-La Salle Legazpi.
16:30 Jubenil neskak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Errotabarri.
18:00 Jubenil mutilak, Federazio Txapelketa: Usurbil K.E.-La Salle Legazpi.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.