Aginagako IV. Mendi Lasterketa, igande goizeko 11:00etatik aurrera

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 16a, 00:00

Igande honetan, martxoaren 18an, Aginagan ospatuko den IV. Mendi Lasterketarako 80 lagunek izena emana zuten ostiral goiz honetan. Aldez aurretik apuntatzeko epea ixtear da jada, herrikrossa.com web orrialdean, 10 euroren truke. Halere, proba egunean bertan ere, igande goizeko 9:30-10:30 artean izena eman ahal izango da, 15 euro ordainduta. Lasterkariek 14 kilometrotako ibilbidea osatu beharko dute, hilaren 18an. Lasterketa, goizeko 11:00etan abiatuko da Aginagako frontoi paretik eta leku berean amaituko da. Aurreko edizioen ildotik, probaren amaieran, bertaratzen direnek hamaiketakoa doan dastatu ahal izango dute. Antolakuntzatik parte hartzera deitzen diete; ez bakarrik lasterketan irtengo direnei, baita gainerako herritarrei ere, ibilbidean zehar korrikalariak animatzera joan daitezen.